Taula periodikoa-TEST(euskeraz)
  • 1. Taula periodikoan elementuak zeren arabera daude ordenatuta?
A) Masa atomikoaren arabera
B) Ez daude ordenatuta
C) Tamainaren arabera
D) Zenbaki atomikoaren arabera
  • 2. Talde bereko elementuen atomoek zer daukate amankomunean?
A) Balentzia geruza bera dute
B) Balentzia elektroi kopuru bera dute
C) Protoi kopuru bera dute
  • 3. Alkalinoak non daude kokatuta taula periodikoan?
A) Taularen ezkerraldeko lehen zutabean
B) Taularen eskuinadeko azken zutabean
C) taulako lehen lerroan
  • 4. Gas nobleei buruzko ondoko esaldietatik zein da zuzena?
A) Oso erreaktiboak dira
B) Ez dute erreakzionatzen
  • 5. 1.taldeko elementuek zein talde osatzen dute (hidrogenoa kenduta!)?
A) Metalak
B) ez-metalak
C) Lurralkalinoak
D) Alkalinoak
  • 6. Taula periodikoaren zein aldetan daude kokatuta ez-metalak diren elementuak?
A) Eskuuinaldean
B) Ezkerraldean
C) Azpiko partean
  • 7. 2. taldearen izena.....
A) Lurralkalinoak
B) Berilioideak
C) Alkalinoak
  • 8. 13.taldearen izena...
A) Gas nobleak
B) Lurralkalinoak
C) Boroideak
  • 9. 14.taldearen izena...
A) Boroideak
B) Alkalinoak
C) Karbonoideak
  • 10. 15. taldearen izena...
A) Nitrogenoideak
B) Halogenoak
C) Gas nobleak
  • 11. 1.taldeko elementuek zenbat balentzia elektroi dituzte?
A) 2
B) 1
C) 3
  • 12. Taulako elementu gehienak...
A) ez metalak dira
B) metalak dira
  • 13. Lehen taula periodikoaren egilea izan zen...
A) Mendleev
B) Mosely
  • 14. Lehendabiziko taula periodikoan, elementuak zeren arabera zeuden antolatuta?
A) Zenbaki atomikoaren arabera
B) Masa atomikoaren arabera
  • 15. Zergatik taulan agertzen diren masa atomiko gehienak komadunak dira?
A) Isotopoak existitzen direlako
B) Ioiak existitzen direlako
  • 16. Nola jakin dezakegu taula periodikoa kontsultatuz zenbat protoi dituen elementu baten atomo batek?
A) Zenbaki atomikoa begiratuz
B) Masa atomikoa begiratuz
  • 17. Egonkortasuna lortzeko elektroiak emateko joera duten elementuak....
A) balentzia elektroi gutxi (<4) dituztenak dira
B) balentzia elektroi asko (>4) dituztenak dira
C) 8 balentzia elektroi dutenak dira
  • 18. Gas nobleek zenbat balentzia-elektroi dituzte?
A) 8
B) 1
C) 0
  • 19. Halogenoek zenbat balentzia elektroi dituzte?
A) 7
B) 1
C) 8
  • 20. Egonkortasuna lortzeko elektroiak hartzeko joera duten elementuak....
A) metalak dira
B) ez-metalak dira
  • 21. 16. taldearen izena...
A) Gas nobleak
B) Boroideak
C) Anfigenoak
  • 22. 17. taldearen izena...
A) Anfigenoak
B) Halogenoak
C) Alkalinoak
  • 23. 18. taldearen izena...
A) Anfigenoak
B) Helioideak
C) Gas nobleak
  • 24. Egonkortasuna lortzeko elektroiak emateko joera duten elementuak....
A) metalak
B) ez-metalak
  • 25. Periodo deritzegu...
A) taula periodikoko lerroei
B) taula periodikoko zutabeei
  • 26. Periodo bereko elementuek ...
A) balentzia elektroi kopuru bera dute
B) balentzia geruza bera dute
  • 27. s1 da talde honetako elementuen konfigurazio elektronikoaren bukaera
A) Lurralkalinoak
B) Alkalinoak
C) Halogenoak
  • 28. s2 p6 da talde honetako elementuen konfigurazio elektronikoaren bukaera
A) Anfigenoak
B) Gas nobleak
C) Alkalinoak
  • 29. 2 balentzia elektroi dituzte...
A) lurralkalinoak
B) bigarren lerroko elementuak
  • 30. Bi elementuren konfigurazio elektronikoa geruza berean bukatzen bada...
A) bi elementuak periodo berekoak dira
B) bi elementuak talde berekoak dira
  • 31. Balentzia elektroiak ...
A) lehen geruzako elektroiak dira, energia gutxieneko elektroiak
B) Atomoaren azken geruzako elektroiak dira, hau da, balentzia geruzako elektroiak dira
  • 32. Atomoaren jokabide kimikoa definituko dutenak...
A) protoiak dira
B) balentzia elektroiak dira
C) protoiak eta elektroiak dira
  • 33. Egonkortasuna lortzeko elektroiak hartzeko joera duten elementuak....
A) 4 balentzia elektro dutenak dira
B) Balentzia elektroi kopuru txikia(<4) dutenak dira
C) Balentzia elektroi kopuru handia(>4) dutenak dira
D) 8 balentzia elektroi dutenak dira
  • 34. Antzeko jokabide kimikoa dauten elementuak
A) talde berekoak dira
B) periodo bereko elementuak dira
  • 35. Zelako izaera dute trantsizio metalak?
A) Metalak
B) Ez-metalak
C) Gas nobleak
D) Erdi metalak
  • 36. Zelan deitzen dira taulatik kanpo adierazten diren 6. eta 7- periodoetako elementuak?
A) Barne-trantsizio metalak
B) Metal arraroak
C) Trantsizio metalak
D) Lurralkalinoak
  • 37. Halogenoek zenbat balentzia elektroi dituzte?
A) 7
B) 6
C) -1
D) 1
  • 38. Lurralkalinoek zenbat balentzia elektroi dituzte?
A) 2
B) 1
C) 8
  • 39. Zein taldeko elementuak dira egonkorrak berez?
A) Anfigenoak
B) Halogenoak
C) Alkalinoak
D) Gas nobleak
  • 40. Aukeratu esaldi honen bukaera zuzena: Halogeno batek elektroi bat hartzen duenean...
A) Gas nobleen konfigurazio elektronikoa hartzen du, egonkortuz.
B) Katioia bihurtzen da.
C) Gas noblea bihurtzen da, egonkortuz.
  • 41. Bosgarren periodoko elementu guztiek dute...
A) balentzia geruza berbera, bosgarrena hain zuzen.
B) 5s eta 5p orbitalak beteta dituzte
C) 5 balentzia elektroi
  • 42. Zortzi balentzia elektroi dituzten elementu guztiak
A) periodo berean daude, zortzigarrenean hain zuzen.
B) egonkor bihurtuko dira elektroiak hartuz
C) Ez dago zortzi balentzia elektroi duen elementurik!
D) talde berean daude, gas nobleen taldean hain zuzen.
  • 43. Elementu bat metala dela esaten da...
A) egonkortasuna lortzeko elektroiak emateko joera badu.
B) egonkortasuna lortzeko elektroiak hartzeko joera badu.
  • 44. Zerk definitzen du atomo baten jokabide kimikoa?
A) bere neutroi kopuruak
B) bere balentzia geruzak
C) bere balentzia elektroi kopuruak
  • 45. Elementu bat ez-metala dela esaten da...
A) egonkortasuna lortzeko elektroiak emateko joera badu.
B) egonkortasuna lortzeko elektroiak hartzeko joera badu.
C) egonkortasuna lortzeko protoiak emateko joera badu.
  • 46. Taula periodikoan agertzen den masa atomikoa
A) elementu horren neutroiak eta protoiak batuz kalkulatzen da, elektroien masa arbuiagarria baita.
B) isotopoak eta haien proportzioa naturan kontutan izanda kalkulatzen da, horregatik ez dira zenbaki osoak.
  • 47. Zein unitate erabiltzen da masa neurtzeko maila atomikoan?
A) nanogramoak erabiltzen ohi dira.
B) masa atomiko unitatea (u)
C) kg, noski!
  • 48. Buruz ikasi dituzuen elementuen multzoari
A) trantsizio metalak deritze
B) barne trantsizio metalak deritze
C) elementu adierazgarriak deritze
D) elementu sinpleak deritze
  • 49. Barne trantsizio metalak
A) 8. eta 9. priodoan daude
B) 6. eta 7. periodoko elementuak dira
C) ez daude taulan, beraz ez daukate periodorik
  • 50. Ondoko elementuetatik zeinek ditu oxigenoaren antzeko propietateak?
A) Litioak, bere periodo berean baitago
B) Selenioak, talde berean baitago
C) Nitrogenoak, bere ondoan dagoelako taulan
Intereseko beste azterketa batzuk :

Azterketa honekin sortua That Quiz — matematika praktikatzen den tokia.